KONTUAN IZAN ONDORENGOA

EDGAR DOLEk dioenez ikaskuntzaren piramidean irakurritakoaren% 10a, entzundakoaren % 20a, ikusitakoaren% 30a, entzun-irakurritakoaren % 50a, esan eta idatzitakoaren % 70a eta esan eta egindakoaren % 90a barneratzen omen dugu.

sábado, 25 de febrero de 2012

2011-12.IKT SAIOAK. 4 TRESNA ERABILGARRIREN TUTORIALAK

ERABILERA POSIBLEAK:
  • YouTube-ko bideoetako abestiak, ipuinak, azalpenak, berriak,.. MP-3ra pasatu irudirik gabe gelan erabiltzeko:
    • Nahi ditugun abestiak ikasteko.
    • Ipuinen entzumena eta ulermena lantzeko.
    • Gai bati buruzko ahozko azalpenak entzuteko.
    • Ingelera arloan entzumena eta ulermena lantzeko.
    • Beste batzuk.
ERABILERA POSIBLEAK:
  • Zure ON-LINE kontuan nahi dituzun tutorialak gordeta izan ahal dituzu eta nahi duzun eratara konpartitu.
  • Gelako jardueren azalpenak ikasleei emateko eta nahi badugu Blogan edo/eta e-postaz bidaltzeko.
  • Azalpen horiek irudi, argazki, bideo, musika, ahotsa,...baliabideez lagunduta osatzeko.
  • Ikasleek egin behar duten lan baten azalpena pausoz-pauso prestatzeko.
  • Beste batzuk.

ERABILERA POSIBLEAK:
  • Gaur egun "streaming" formatuan ikusten ibili beharrik ez izateko eta Interneten ahalmenaren arabera etenaldiak, aurretik kargatu beharra,...ebitatzeko. 
  • Gehienok ordenagailuan duzuen "Windows Media Player" formatuan gorde eta nahi duzuenean gelan ikusteko Interneten beharrizanik gabe.
  • Interesgarriak diren bideoak mailako disko gogor externoan gordetzeko eta nahi dugunean gelan erabiltzeko.
  • Youtube-tik zenbait bideo jaubeak egokia ikusten duenean kendu ahal dituenez, egoera hori ekiditzeko.
ERABILERA POSIBLEAK:
  • Irakasleak sortutako "muro edo tabloi birtualean" ikasleekin elkarlana bultzatzeko:
    • Gai bat azaltzen hasi aurretik bakoitzak dakiena adirazteko.
    • Egin beharreko lan bat edo gai baten aurrean ikasleen proposamenak jasotzeko.
    • Lan bat egiteko irakasleak markatutako pautak adierazteko.
    • Gai baten azalpenean edukiak ordenatzeko eta denbora guztian bistaratuak izateko.
    • Beste batzuk.